Erlojuaren aurkako

Rally-lasterketek erlojuaren aurkako formatua dute, tartekako irteerekin.

Erlojuaren aurkako lehiaketa lehiaketa-formatu bat da, eta parte-hartzaileek ahalik eta denbora laburrenean egin behar dute lan bat. Zenbait kiroletan, erlojuaren kontrako lasterketak ahalik eta lasterren egin behar dituzte kirolariak, parte hartzaileen arteko elkarreragin fisikorik gabe.[1]

Erlojuaren kontrako lasterketa batean, ohikoa da irteerak tarteka egitea: parte-hartzaile bakoitzak une desberdin batean hasten da lasterketan (adibidez, 30 segundorik behin). Lehiakideek ibilbidea osatu ondoren konparatzen dira parte hartzaileek ibilbidea egiteko behar izan duten denborak. Lehiaketa-formatu hori txirrindularitzan, iraupen-eskian, biatloian, automobilismo- eta motoziklismo-modalitate askotan erabiltzen da, adibidez, rallya, rally raid-a eta mendi-lasterketak.

  1. Berria. «Tony Martinek irabazi du erlojuaren aurkako etapa» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search